Lege oharra

Webgunearen jabetza intelektuala

Copyright © 2023, MURIAS CENTER 4, S.A., ustiapen-eskubide guztiak erreserbatuta daude.

Webgunearen inguruko jabetza intelektualaren eskubideak, diseinu grafikoa eta kodeak MURIAS CENTER 4, S.A.ren titulartasunekoak dira.

Aipaturiko enpresari dagokio ustiapen-eskubideak edozein modutan baliatzea, eta bereziki, erreprodukzio, banaketa, jendaurreko komunikazio eta eraldaketa eskubideak. Haren edukia partzialki kopiatzeko eskubidea eskaintzen da, betiere, jarraian adierazten diren baldintzak betetzen badira, MURIAS CENTER 4, S.A.k berariaz baimendu ez duen edozein ekintza debekatuta gelditzen delarik.

 

Erreprodukzio partzialerako baldintzak

Webgunea partzialki kopiatzeko baldintzak ondorengoak dira::

MURIAS CENTER 4, S.A.ren helburu eta interesekin bateragarria izatea.

Biltzen den informazioa lortzeko asmoz egina izatea, ez ordea helburu komertzialekin edo banakakoa nahiz pribatua den erabilera baterako.

Web honetan sarturiko edukiak moduren batean eraldatuak ez izatea.

Web honetan eskuragarri dagoen elementurik ez erabiltzea, kopiatzea edo banatzea, harekin batera doazen testuetatik edo gainerako edukietatik bereizita.

Aldez aurretik, idatziz eta modu frogagarrian, MURIAS CENTER 4, S.A.ri jakinaraztea eta, era berean, erabilera horretarako beharrezko erakundearen baimen ziurtatua lortzea.

Erreproduzitutako elementuak ez daitezela hirugarren batzuei erraztu edo Internet nahiz sare lokal batera konektatutako zerbitzari batean instalatu.

 

Webgunearen eguneratzea

MURIAS CENTER 4, S.A.k bere web orrietako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea izango du, informazio horretarako sarbidea mugatu edo ez onartzeko aukera ire zango duelarik.

Web orri hauetan dagoen informazioa azken eguneratzean indarrean jarririkoa da eta erabiltzaileek informazio orientagarri gisa hartu beharra dute, produktu, zerbitzu eta orri hauek duten beste informazioen ingurukoa delarik. Erabiltzaileak edozein informazioren eguneratze data baiezta dezake, hau, webgune bertan eskura duen posta elektronikoko postontziaren bidez eskatuz gero.

 

Webguneko edukien ardura

MURIAS CENTER 4, S.A.k edukiak gaizki erabiltzearen ondoriozko erantzukizunari uko egiten dio, eta nahi duenean hauek eguneratzeko, ezabatzeko, mugatzeko edo haietan sartzea eragozteko eskubidea du, denboraldi baterako nahiz behin betiko.

MURIAS CENTER 4, S.A.k webgune hauek jasotzen ez duten eta, beraz, MURIAS CENTER 4, S.A.k egin ez duen edo bere izenean argitaratu ez den edozein informazioaren ardura baztertzen du.

MURIAS CENTER 4, S.A.k ez du bere gain hartuko inprimatutako dokumentuen bertsioen eta web orrietan argitaratutako dokumentuen bertsio elektronikoaren artean sor daitezkeen desadostasunen ardura.

MURIAS CENTER 4, S.A. ez da webguneko edukiek adingabeen sentsibilitatea mindu ahal izatearen arduraduna. Gurasoen ardura da Internet bezalako tresna bat behar bezala erabiltzen dutela ziurtatzea eta adingabeei euren saioetan laguntzea.

 

Estekekiko erantzukizuna

MURIAS CENTER 4, S.A.k esteken bidezko kontaktuaren bidez, MURIAS CENTER 4, S.A.ren webguneekin edo gure webgunearen administratzaileak zuzenean kudeatzen ez dituen hirugarren pertsonen web orrietan jasotako informazioaren gaineko erantzukizunari uko egiten dio.

Orrialde honetan ageri diren esteken funtzioa informatiboa baino ez da, ez dute inolaz ere helmugako tokiak bisitatzeko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik egiten.

 

Segurtasunaren gaineko erantzukizuna

MURIAS CENTER 4, S.A.k ez du hartuko eguneratu gabeko nabigatzaileen bertsioak erabiltzearen ondorioz gerta litezkeen segurtasun-akatsen gaineko erantzukizunik, ezta nabigatzailearen funtzionamendu txarraren ondorioenak ere.

 

Datuen konfidentzialtasuna

MURIAS CENTER 4, S.A.k jakinarazten duenez, erabiltzaileek webguneko zerbitzu batzuetan sartzeko aukera izan dezaten, beharrezkoa da datu pertsonalak biltzea. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta lege hori garatzen edo aplikatzen duten gainerako legeetan ezarritakoarekin bat etorriz, MURIAS CENTER 4, S.A.k datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat sortuko duela jakinarazten du, non webguneko zerbitzuak eskuratu eta erabili ahal izateko beharrezkoak diren datuak bilduko diren.

MURIAS CENTER 4, S.A.k datu horien isilpeko tratamendua ziurtatzeko neurri egokiak hartuko direla bermatzen du.

Erabiltzaileak, nolanahi ere, emandako datuen egiazkotasunaren gaineko erantzukizuna izango du. Erabiltzaileak bildutako datuak ezagutu edo aldatu nahi izanez gero, mezu bat bidali beharko du centroniessen@yahoo.es helbidera.

 

Irudien jabetza

Webgune honetako irudi guztiak MURIAS CENTER 4, S.A.renak dira. Jabetza intelektualaren eta copyrightaren nazioarteko legeek babesten dituzte.

Debekatuta dago hauen kopia egitea, kopiatzea eta jendaurrean komunikatzea.

Debekatuta dago hauek saltzea edo alokatzea.

Guztiz debekatuta dago edozein forma edo euskarritan banatzea, ateratzea, transmititzea eta biltegiratzea.